Joseba Larralde beratarra eta Garazi Artola nagusitu dira Berroetako V. Mendi Maratoi Erdian

Berroeta-Saioa-Berroeta mendi maratoi erdiaren bosgarren edizioa jokatu zen maiatzaren 15ean, Nafarroako XIII. Mendi Lasterketen txapelketarako baliagarria. 21 kilometro luze eta 1.274 desnibela zuen ibilbidea egin behar izan zuten parte hartu zuten 95 kirolariek. Joseba Larralde Altzugarai beratarra (1:54.51) eta Garazi Artola Balda usurbildarra (2.41.59) izan ziren irabazleak. Gizonezkoetan bigarrena Anizko Unai Iantzi Maritorena (2.07.51) izan…